Balenciaga Museoa

Actividad fin de exposición de Balenciaga a través del encaje. 17 de Septiembre

Balenciaga, parpailan barrena erakusketari amaiera emateko jarduera. Irailak 17

 balenciaga2

 

Los materiales como fuente de innovación y creatividad en la industria de la moda.

Materialak, berrikuntzaren eta sormenaren iturri modaren industrian.

Cristóbal Balenciaga poseía un profundo conocimiento de los tejidos, que le permitía seleccionar y adaptar sus características técnicas y obtener el máximo de sus aportaciones estéticas y funcionales. Por ello y para ello, exploró con frecuencia nuevos usos y nuevos textiles que le permitieran materializar sus creaciones. Muestra de ello es el encaje, eje de la exposición Balenciaga a través del encaje, un material ubicuo en las obras del modisto que supo, como nadie, recuperarlo, reinterpretarlo y reintroducirlo, reconquistando para él un lugar de honor en la moda contemporánea.

En la actualidad, la investigación científica, las aplicaciones tecnológicas, el avance de nuevos paradigmas sociológicos y las nuevas tendencias en cuanto al comportamiento del consumidor plantean un contexto para
la formulación de nuevos materiales y su adopción en el mundo de la moda. Aunque la naturaleza, composición, posibilidades de uso y disponibilidad de los nuevos materiales es muy diversa, consideramos que hacer una selección y dar a conocer ejemplos tangibles de nuevos materiales, con una aplicación práctica es la fórmula más directa para poner de manifiesto el gran potencial para la innovación y la diferenciación imbuido en ellos.

La jornada que se plantea, por tanto, consta una perspectiva histórica donde se pondrán en valor las aportaciones realizadas por Cristóbal Balenciaga en esta materia presentada por Catherine Join-Diéterle, Conservadora de Patrimonio, antigua Directora del Museé Galliera, y comisaria de la exposición Balenciaga a través del encaje, y de una perspectiva actual en la que se van a presentar investigaciones y tendencias tanto en la producción como en la utilización de nuevos materiales en la moda ahora y en el futuro próximo, de la mano de Micol Costi, Directora del Library & Material Research de Material ConneXion.

Cristóbal Balenciagak oso ondo ezagutzen zituen ehunak. Jakintza sakon horri esker, ehunen ezaugarri teknikoak kontuan hartu, eta egokienak aukeratzen zituen, ahalik eta ekarpen estetiko eta funtzional handienak egiteko. Horregatik, eta horretarako, sarritan aritzen zen bere sorkariak gauzatzeko ehun berriak eta erabilera berriak aztertzen. Hala egin zuen, adibidez, parpailarekin. Horren erakusle da Balenciaga, parpailan barrena erakusketa. Moda-sortzaileak oso gogoko zuen parpaila, eta inork ez bezalako arreta eskaini zion: berreskuratu, berregokitu eta berrinterpretatu egin zuen, eta ohorezko lekua egin zion moda garaikidearen esparruan.

Gaur egun, ikerketa zientifikoak, aplikazio teknologikoek, paradigma soziologiko berrien aurrerapenek eta kontsumitzaileen jokabideetan diren joera berriek testuinguru emankorra sortzen dute material berriak formulatzeko eta material horiek modaren munduan barneratzeko. Aniztasun handia dagoenez material berrien izaeran, osaeran, erabilgarritasunean eta xedagarritasunean, halakoek berrikuntzarako eta bereizkuntzarako daukaten ahalmen itzela
erakusteko formularik aproposena hauxe da, gure ustez: material berrien artean batzuk aukeratzea eta aplikazio praktikoaren bidez ezagutaraztea.

Horrenbestez, bi ikuspegi landuko ditugu jardunaldi honetan. Batetik, ikuspegi historikoa, Cristóbal Balenciagak egindako ekarpenak aztertzeko. Catherine Join-Diéterle mintzatuko zaigu horri buruz, Ondarearen Kontserbatzailea, Galliera Museoko zuzendari ohia, eta Balenciaga, parpailan barrena erakusketaren komisarioa. Bestetik, egungo ikuspegia jorratuko dugu, modaren munduan gaur egun dauden eta etorkizun hurbilean egongo diren material berrien ekoizpenaz eta erabileraz egindako ikerketak eta hautemandako joerak ezagutzeko. Micol Costi arituko zaigu horretaz, Material ConneXion kontsultoretzako Library & Material Research arloko zuzendaria.

 

balenciaga1

 

Programación – Programazioa

 

Septiembre 17/ Sabado – Irailak 17 / Larunbata

Cristóbal Balenciaga Museoa

11:00 Presentación – Aurkezpena

11:10 Catherine Join-Diéterle Los materiales en las creaciones de Cristóbal Balenciaga – Catherine Join-Diéterle Materialak Cristóbal Balenciagaren sorkarietan

12:00 Descanso – Atsedenaldia

12:30 Micol Costi Innovación material para la moda:la perturbadora forma de los tejidos venideros – Micol Costi Modarako berrikuntza materiala: datozkigun ehunen forma harrigarriak

13:30 Visita libre a la exposición Balenciaga a través del encaje – Balenciaga, parpailan barrena erakusketara bisita librea

 

Inscripción necesaria. / Beharrezkoa da izena ematea.

Telf.: +34 943 008 840
email: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
Entrada gratuita. Plazas limitadas. / Sarrera doan. Plaza mugatuak.

 

 

  • Categorías